Mundua -

Errusia-AEB

Lavrov eta Kerry Siriaren inguruko jarrerak hurbiltzeko bildu dira

“Bi potentziak ados jartzea behar du munduak”, azpimarratu du AEBko Estatu-idazkariak.

Seguei Lavrov eta John Kerry Moskun. Argazkia: EFE
Seguei Lavrov eta John Kerry Moskun. Argazkia: EFE
Seguei Lavrov eta John Kerry Moskun. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eta John Kerry AEBko Estatu-idazkariak bilera egin dute gaur, Moskun, Estatu Islamikoaren aurkako borroka eta Siriako trantsizioa bideratzeko moduaz ados jartzen saiatzeko.

“Gai horiek guztiak eztabaidatzeko aukera izatea espero dut”, esan du Lavrovek bere homologoari ongietorria egiterakoan. Errusiako telebistak bien arteko bileraren hasierako irudiak zabaldu ditu.

Kerryren ahotan, Estatu Islamikoa mehatxu komuna dela uste dute Errusiak eta AEBk. “Bi potentziak ados jartzea behar du munduak”, azpimarratu du AEBko Estatu-idazkariak.

Elkarrizketak amaitu ondoren, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Kerry eta Lavrov hartuko ditu. AEBko diplomaziaren buruak egindako bisitak Ameriketako Estatu Batuek nazioarteko terrorismoaren kontrako borrokan duten jarrera argitzeko balio izatea espero du Errusiak.

Koalizio islamiarra

Bestalde, Mohamed Bin Salman Saudi Arabiako Defentsa ministroak gaur azaldu duenez, 34 herrialdek osatzen duten koalizio militar islamiarra munduko potentziekin eta nazioarteko erakundeekin batera elkarlanean arituko da terrorismoari aurre egiteko.

Salman erregea izeneko aireko basean (Riad) egindako agerraldian, aliantza sortu berriaren nondik norakoak azaldu ditu Mohamed Bin Salmanek. Siria eta Irak adibidetzat jarri ditu Saudi Arabiako printzeak; izan ere, nazioarteko potentziei lagunduko diete terrorismoaren kontrako borrokan bi herrialde horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Siriako gudatearen albisteak gaur Ameriketako Estatu Batuak bideoak Mosku Errusia berriak Estatu islamiarra berriak Siria albisteak gaur