Mundua -

Aurreratutako hauteskundeak

Armada, Polizia, presoak eta gaixoak bozkatzen hasi dira Iraken

Gutxienez bost lagun hil dira eta beste 20 zauritu dira igandeko hauteskundeak baino lehen, gaur zabaldu duten bozkatzeko epe berezia hastean eztanda egin duen lehergailu baten ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

850.000 irakiar inguru, Armadako kideak, poliziak, presoak eta gaixoak tartean, gaur hasi dira botoak ematen, aurreratutako epe berezi batean, datorren igandeko hauteskundeetan koalizio aginteduna aukeratzeko.

Hauteskunde zentro berezi gehienek, 450 inguru, 08:00ak aldera zabaldu dituzte ateak (05:00 GMT). Beste zentro batzuk, ordea, ordu bat lehenago zabaldu dute.

18,9 milioi lagunek dute igandeko hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea. 64.000 hautestontzi prest daude prest Irakeko biztanleen botoak jasotzeko, 9.000 zentrotan banatuta.

6.000 hautesle inguru hauteskundeetan parte hartuko dute Parlamentuko 325 aulkiak betetzeko.

Boikota Al Kaidarekin zerikusia duen talde batek jakinarazi duenez, boikota egiten saiatuko dira.

Bost hildako eta 20 zauritu

Gutxienez bost lagun hil dira eta beste hogei zauritu dira igandeko hauteskundeak baino lehen, gaur zabaldu duten bozkatzeko epe berezia hastean eztanda egin duen lehergailu baten ondorioz.

Erasoa Al Huriya izeneko auzo batean jaso da, Bagdag ipar ekialdean, polizia iturriek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea