Mundua -

Harrapatuta daude

50 bat ontzi hondartu egin dira Baltikoan, izotza dela eta

Zirkulazioa eragotzi du egun Bothniako itsasartean den eguraldiak, Suedia eta Finlandia artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 bat ontzi, horien artean 2.500 bidaiari baino gehiago daramatzaten bi ferry, hondartu egin dira gaur Itsaso Baltikoan, Suedia eta Finlandia artean, izotzaren ondorioz, Finlandiako eta Suediako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Amorella eta Finfellow bi ferryek talka egin dute, izotz zatiei iskin egiten saiatu direnean, TT Suediako albiste-agentziak jakinarazi duenez.

Bidaiariak arriskuan ez direla esan dute Suediako erreskate zerbitzuek eta Finfellow ferryak bidea jarraitu ahal izan duela erantsi dute. Amorella laguntzeko abiatu diren beste ontzi batzuek hondoa jo dute.

Bi ontzi izotz-hausle bertaratu dira bidea zabaltzen saiatzeko.

Zirkulazioa eragotzi du egun Bothniako itsasartean den eguraldiak, Suedia eta Finlandia artean. Gainera, haize bortitzak zailtasunak areagotu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea