Mundua -

Air France

Hegazkin batek larrialdi-lurreratzea egin du Kenyan bonba-alertagatik

Mauriziotik Parisera zihoan hegazkinaren komunetako batean objektu susmagarria aurkitu ondoren egin dute larrialdiko lurreratzea.

Air Franceko hegazkinak lurra hartu behar izan du Kenyan. Argazkia: EFE
Air Franceko hegazkinak lurra hartu behar izan du Kenyan. Argazkia: EFE
Air Franceko hegazkinak lurra hartu behar izan du Kenyan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mauriziotik Parisera zihoan Air Franceko hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du goizaldean Mombasako aireportuan, Kenyako kostaldean, bonba-alerta batengatik, iturri polizialek jakinarazi dutenez.

Hegazkinaren komun batean objektu susmagarria aurkitu dute. Ondorioz, larrialdiko lurreratzea egitea erabaki dute, eta hala egin dute 00:37an (21:37, GMT), Moi nazioarteko aireportuan. Poliziaren teknikariek objektua ikertu dute ondoren.

"Lehergailua zirudien dispositiboa aurkitu zutenean, pilotuek larrialdiko lurreratzea eskatu zuten", azaldu du Charles Owino Kenyako Poliziaren bozeramaileak.

Hegazkinean 473 bidaiari zihoazen. Lehergailuak indargabetzeko teknikariek atera dute objektua hegazkinetik, aireportutik kanpo aztertu ahal izateko.

Poliziak bidaiari guztiak miatu, eta gertuko hoteletara eraman ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak