Mundua -
Lurrikararen ostean
Txile berreraikitzeak mila milioi dolar balio izango ditu
Herri-lanetako ministroak adierazi duenez, diru kopuru horrekin bideen, aireportuen, kanalen, edateko uraren banaketa eta itsasertzaren konponketa ordainduko da, beste batzuen artean.
Erredakzioa
Iragan otsailaren 27an lurrikarak Txile astindu ostean kaltetutako azpiegiturak berreraikitzeko 1.000 edo 1.200 milioi dolar behar izango dira, Sergio Bitar Txileko Herri-lanetako ministroak adierazi duenez.
Bitarren arabera, kopuru horrekin bideen, aireportuen, kanalen, edateko uraren banaketa eta itsasertzaren konponketa ordainduko da, beste batzuen artean.
Diru zati bat Bio Bio ibaiko zubia berreraikitzeko erabiliko da, lurrikararen ostean erori egin baitzen.
Herri-lanetako ministroak edateko uraren horniduraren berritzeko geldotasuna kritikatu du.
Hala ere, Bitarrek ziurtatu duenez, "Txileko azpiegiturak ondo eutsi dio" lurrikarari, eta Santiagoko aireportuko terminal nazionala berriz martxan jartzeko lanen azkartasuna naarmendu du. Nazioarteko terminala baliteke astelehen honetan martxan jartzea.