Mundua -
Islamera bihurtuta
Al Kaidaren bozeramale estatubatuarra atxilotu dute Pakistanen
Adam Yahiye Gadahn Islamera bihurtutako estatubatuarra da. Bere atxiloketarekin batera, AEBetako musulmanak haien herrialdea erasotzera bultzatzen dituen bideo bat hedatu dute.
Erredakzioa
Pakistango segurtasun indarrek, AEBetako zerbitzu sekretuekin batera, , Adam Yahiye Gadahn Al Kaidako bozeramale estatubatuarra atxilotu egin dute Karachin, Pakistango hedabideek adierazi dutenez.
Gadahn ''Azzam amerikarra'' bezala ere ezagutzen dute eta AEBetan jaio arren, Islamera bihurtutako estatubatuarra da. Islamabadera eraman dute galdeketa egiteko.
Atxiloketaren berriarekin batera, hedabideek 25 minutuko bideo bat zabaldu dute. Bertan, Al Kaidako bozeramaleak AEBetako musulmanak haien herrialdea erasotzera bultzatzen ditu. Nidal Hassan soldaduak egindako goraipatzen du ere. Hassanek 13 lagun hil egin zituen Texaseko militar base batean.
Gadahn FBIren terrorista bilatuenen zerrendan dago eta Al Kaidari laguntza eta zerbitzuak ematea leporatu diote. Milioi bateko saria eskaintzen zuen AEBetako Gobernuak bere atxiloketa erraztu zezakeen informazioarengandik.
''Azzam amerikarra''ri traizioa leporatu dio Kaliforniako epaitegi batek eta Al Kaidaren propaganda egiterakoan bere lana oinarrizkoa izan da sare terroristarentzat.
Iragan otsailean Abdul Gani Barádar Afganistango talibanen bigarren buruzagia atxilotu egin zuten Karachin ere.