Mundua -
Nnewi
Ehun bat lagun hil dira gas-leherketa baten ondorioz, Nigerian
Ezbeharra asteazkenean gertatu zen, jende andana Eguberrietarako gasa erosten ari zenean.
agentziak | erredakzioa
Dozenaka pertsona hil dira gas biltegi batean kamioi batek eztanda egin ostean, Nnewin, Nigeria hego-ekialdean.
Ezbeharra asteazkenean izan zen, jende andana Eguberrietarako gasa erosten ari zenean.
Langileak, bezeroak eta inguruko herritarrak larri zauritu ziren, erredurekin, leherketaren ondorioz, eta inguruko eraikin batzuk ere behera bota zituen.
“Gasa zeraman kamioi batek su hartu zuen eta leherketa eragin zuen”, lekuko batek Efe albiste-agentziari adierazi zionez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea