Mundua -

Nigeria

45 pertsona baino gehiago hil dira Nigerian izandako bi atentatutan

Oraingoz inork ez ditu bere gain hartu, baina Boko Haramek azkenaldian egindako erasoen antza hartu diete agintariek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 48 lagun hil dira Nigerian, Maiduguri eta Madagali herrietan izandako bi erasotan, albiste-agentziek zabaldu dutenez.

Atzo, Maiduguri mendebaldean,  enfrentamenduak izan ziren Boko Haram taldeko kideen eta Nigeriako Armadako militarren artean.

Oraingoz inork ez ditu bere gain hartu gaurko atentatuak, baina Boko Haramek azkenaldian egindakoen antza hartu diete agintariek.

Boko Haramek milaka pertsona hil eta bi milioi iheslari eragin ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak Eguneko albisteak