Mundua -
Irak
Estatu Islamikoko hamar buruzagi hil dituztela esan dute AEBk
Estatu Batuek zuzendutako koalizio militarraren arabera, horietako bi Parisen izandako atentatuekin lotuta omen zeuden.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuek zuzentzen duten koalizio militarrak esan du Estatu Islamikoko bi buruzagi hil dituztela Iraken. Hildako lagunak Abdul Qader Hakim eta Charaffe al Mouadam dira eta Pariseko atentatuekin lotzen dituzte biak.
“Abenduan Estatu Islamiko 10 buruzagi hil ditugu, tartean Pariseko atentatuekin lotuta zeudenak eta nazioartean eraso gehiago egiteko asmoa zutenak”, jakinarazi du Steve Warren koronel estatubatuarrak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea