Mundua -
Justizia eta Polizia eskumenak
Ipar Irlandako Asanbleak eskumenak bereganatzearen alde bozkatu du
Alderdi Unionistak kontrako botoa eman du, baina unionistek eta errepublikanoek Justizia eta Barne eskumenak jasotzeko lortutako akordioa babestu egin dute gainerako alderdiek.
Erredakzioa
Londresek Justizia eta Polizia eskumenak Belfasti itzultzearen alde bozkatu du gaur Ipar Irlandako Asanblea autonomoak, nahiz eta Ulsterreko Alderdi Unionistak (UUP) kontrako botoa eman. UUP probintziako hirugarren alderdia da.
Unionistek eta errepublikanoek otsailaren 5ean Justizia eta Barne eskumenekin egiteko lortutako akordioa babestu dute gainerako alderdiek, Gobernu autonomoko erakundeak indartzeko.
Hiru orduko eztabaida gogor eta luze baten ostean egin dute botazioa; UUPko diputatuak ez zeuden Ipar Irlandan Justizia saila sortzeko neurria laguntzearen alde. Datorren apirilaren 12an botereak transferituko dizkiete, hedabide lokalen arabera. Datozen asteetan izendatuko dute Justizia ministroa; antza denez, David Ford Alianza taldeko burua izango da.
Peter Robinson Ulsterreko Alderdi Demokratikoko burua eta ministro nagusiak UUP alderdia kritikatu du bere jarreragatik.
Botazioa baino lehen, Martin McGuinness Sinn Feineko lehen ministrordeak eta buruak, arrazoi alderdikideak direla eta, akordioaren kontra egitea leporatu dio UUP alderdiari. Sinn Fein (errepublikanoak) eta DUP (unionistak) alderdien arteko Gobernua botere berriak hartzeko ez dagoela salatu du UUP alderdiak.
Azken ordutan nazioartean ere, UUP alderdiak presioak jasan ditu botereen transferentzia laguntzeko. George W. Bush AEBetako presidente ohiak telefonoz deitu zion David Cameron kontserbadoreen buruari bertan esku hartzeko.