Mundua -

Italiako Senatuan

Onartu egin dute Berlusconiri ez deklaratzea baimentzen dion Legea

Lege horrekin, epaileengandik urrun egongo dira Berlusconi eta haren ministroak. Horrenbestez, gobernuburuak ez du deklaratuko auzipetuta dagoen bi prozesuetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako Gobernuko presidenteari eta haren ministroei epaiketetan ez deklaratzea baimenduko liekeen legea behin-betiko onartu dute gaur arratsaldean, Italiako Senatuan. Lege honi esker, epaileengandik urrun egongo dira Berlusconi eta Justizia ministroak.

Horrez gain, lege horrekin, Berlusconik ez du deklaratu beharko auzipetuta dagoen bi prozesuetan.

Italiako Gobernuak oso azkar onartu zuen legea, eta Kongresuan ere oniritzia eman zioten.

Eztabaida gogorra izan da, oposizioak 1.700 osoko zuzenketa aurkeztu dituelako. Lege proposamena geldiarazteko baliabide guztiak erabiliko zituela iragarri zuen atzo.

Legeak 18 hilabeteko iraupena baino ez luke izango, Gobernua beste arau bat prestatzen ari baita Estatuko goi-kargudunei immunitatea emateko.

Gauzak horrela, Berlusconik auzipetuta dagoen bi prozesuak atzeratu ahal izango ditu, 18 hilabetez. Ustelkeria eta iruzurra egotzi diote agintariari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea