Mundua -

Piñera, Txileko presidente

Lurra berriro astindu da Txilen, Piñerak kargua hartu duenean

Ritchter eskalan 7,2 graduko lurrikara izan da. Sebastian Piñerak presidente kargua hartzeko ekitaldia hasi baino lehenago jazo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrak dar-dar egin du gaur berriro ere Txilen. Richter eskalan 7,2 graduko lurrikara izan da Sebastian Piñerak presidente berri kargua hartu baino lehenago.

11:39an (14:39 GMT) izan da lurrikara, eta 45 segundo iraun ditu. AEBetako Geologia Zerbitzuak jakinarazi duenez, epizentroa lurrean izan da, Santiago hegoaldean. Oraingoz ez dute ez biktimen ez kalteen berri eman.

Txileko Armadak tsunami alerta ezarri du eta Txileko Itsas Armadako Zerbitzu Hidrografiko eta Ozeanografikoak kostatik gertu bizi direnei Valparaiso eta Los Lagoseko leku garaietara joateko dei egin die. Arratsaldean, alerta egoera bertan behera uztea erabaki dute. Joan den otsailaren 27an 8,8ko indarreko lurrikara batek eta ondoren sortu zen tsunami batek Txileko hegoaldea astindu zuten eta gutxienez 500 bat lagun hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea