Mundua -
Txile
Sebastian Piñera kontserbadorea, Txileko presidente berria
Txileko Kongresuak presidente titulua eman dio eta bitartean, inguruan otsailaren 27ko lurrikararen erreplikak nabaritu izan dira.
Erredakzioa
Sebastian Piñera Echenique kontserbadorea Txileko 38. presidentea izango da. Valparaisoko portuan dagoen Txileko Kongresuaren egoitzan egindako ekitaldi batean aukeratu dute presidente.
Presidente berriak 60 urte ditu eta Senatuaren presidentearen, Jorge Pizarroren, esku jaso du presidentearen bada. Bitartean, inguruan otsailaren 27an jazo zen 8,8 graduko lurrikararen erreplikak nabaritu izan dira.
Txileko Parlamentuko ohorezko saloian bildutakoen txalo zaparraden artean, "bai, zin egiten dut", erantzun du Piñerak Pizarrorri ohiko juramentua egin duenean.
Jarraian, Michelle Bachelet presidente ohia eta bere ministroek aretoa utzi dute txaloaldi artean eta, hurreratzen zitzaizkien lagunak agurtzeko etengabe geratuz.