Mundua -
Espainia - Venezuela
Chavezen ustez harremanak okertzekotan Espainiak "galduko" luke
Horretaz gain, Venezuelako 2002ko "estatu kolpea babestea" eta "Iraken indarrez sartzea" leporatu dio Chavezek Jose Maria Aznar presidente ohiari.
Erredakzioa
Hugo Chavez Venezuelako presidentearen ustez, Espainia eta Venezuelaren arteko harremanak okertzekotan, "galtzailea" Espainia izango liteke. Dena den, hi herrialdeen artean "harreman ona" egoten jarraitzea "espero" du Chavezek.
"Espainiarekin harreman ona izan nahi dugu, baina han (Espainian) harremanak apurtu nahi dituen taldetxo bat dago", adierazi du Chavezek Caracasen dagoen Miraflores Jauregian Bielorrusiarekin egindako Batzorde Ekonomiko-Komertzialean. "Nire ustez Espainiak gehiago galduko luke, eta ez Venezuela", gaineratu du. Orinokoko pretroleo-eremuan lan egiten dituzten enpresei espainiar autoritateei gogoeta mezu bat bidaltzea gomendatu die Chavezek, eta Repsol YPFk herrialdeko gas putzurik handiena Paraguana penintsulan aurkitu zuela gogorarazi du. "Batzuk honelako proiektuei kalte egin nahi diete".
Horretaz gain, Venezuelako 2002ko "estatu kolpea babestea" eta "Iraken indarrez sartzea" leporatu dio Chavezek Jose Maria Aznar presidente ohiari.