Mundua -

Lurrikarak

6,6 eta 7 graduko lurrikarak Japonian eta Indonesian

Momentuz ez dago Japoniako lurrikarak eragindako kalteen datu ofizialik. Indonesian, momentuz, ez da biktimarik jazo eta ez da tsunami alertarik aktibatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,6 gradu izan dituen lurrikara bat jazo da Japoniako iparraldean, Tokio hiriburuko hainbat eraikin astinduz. Estatu Batuetako Zerbitzu Geologikoak adierazi duenez, lurrikara 08:08etan (GTM) iza da.

Oraindik ez dago Japoniako lurrikarak eragindako kalteen datu ofizialik.

Lurrikara Indonesian

Bestalde, 7 graduko lurrikara batek Molucas artxipielagoa astindu du (Indonesia ekialdea). Dena den, momentuz, ez da biktimarik jazo eta ez da tsunami alertarik aktibatu.

Lurrikara 00:57etan (GMT) jazo da eta epizentroa Labuhatik (uhartearen iparraldean) 132 kilometrora egon da, 56 metrotako sakoneran, Indonesiako Meteorologia eta Geofisika Agentziak jakinarazi duenez.

Indonesia "Ozeano Bareko Suzko Eraztunean" dago kokatuta, bertan mugimendu sismiko asko izaten dira eta urtero 7.000 lurrikara inguru egoten dira, gehienak intentsitate gutxikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea