Mundua -

Protesta Habanan

Kubako disidenteak kartzelatik ateratzea eskatu dute Zurizko damek

30 bat erbesteratu kolpatu zituen Poliziak, Gobernuaren"basakeriak" eteteko eskatzen zuten manifestaldian. Europako Parlamentuak bere elkartasuna agertu die eta poliziaren "basakeria" salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Zurizko damek Udaberri Beltzaren zazpigarren urteurrena

Emakume taldeko hogeita hamar bat kide bultzatu, arrastaka eraman eta bi autobusetara indarrez igo zituen Kubako poliziak.

Santa Barbarako elizaren sarreran jo zituzten damak. Orain dela hiru aste gose-greban dagoen Guillermo Fariñas kazetariaren osasunagatik otoi egitera joan ziren bertara.

"Castroren poliziaren gehiegizko indarkeria" salatu zuen erbesteratutakoen taldeak ohar batean. Aldi berean, kubatar herriaren eta disidenteen aurka Kubako Gobernuak egiten dituen "basakeriak" eteteko, "munduko gobernu demokratikoei eta nazioarteko giza eskubideen erakundeei, berehala esku hartzea" eskatu zioten damek.

Europako Parlamentuak elkartasuna agertu die Zurizko Damei

Jerzy Buzek Europar Parlamentuko (E.P) presidenteak, Zurizko Damen aurkako "basakeria poliziala" gaitzetsi du gaur, eta "askatasunaren alde manifestazioa egiten dutenak jazartzeari" uzteko eskatu diote Kubako Gobernuari.

Orlando Zapataren heriotzaren ostean, Europako Ganbera preso politikoen egoerarekin arduratuta dagoela adierazi du Buzek, eta bereziki, Guillermo Fariñas kazetariaren "egoera larria" nabarmendu du.

Zentzu horretan, E.Pko presidenteak "Kuban beste heriotzarik onartu ezin daitekeela" azpimarratu du, eta "preso politiko guztiak berehala aske uztea" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea