Mundua -

Bilera Moskun

Laukoteak asentamenduen eraikuntza gelditzeko eskatu dio Israeli

AEBek, EBk, NBEk eta Errusiak israeldarren eta palestinarren arteko zeharkako negoziazioak abiatzeko eskatu du, 24 hilabetetan Estatu palestinarra sortzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekialde Hurbilerako Bitartekarien Laukoteak israeldarren eta palestinarren arteko zeharkako negoziazioak abiatzeko eskatu du, 24 hilabetetan "Estatu palestinar demokratiko bat, Israelekin bakean biziko dena" sortzeko, eta asentamenduen eraikuntza gelditzeko eskatu dio Israeli.

"Laukoteak (AEBek, EBk, NBEk eta Errusiak osatutakoa) asentamenduen eraikuntza gelditzeko deia egiten dio Israelgo Gobernuari, 2001eko martxotik aurrera eraikitakoak desegiteko eta Jerusalem Ekialdeko jendea etxetik aterarazi eta eraikuntzak eraisteari uzteko eskatzen diogu", Laukoteak Moskun hitzartu duen adierazpenean agertzen denez.

Laukoteak gaitzetsi egin du Israelgo Gobernuak Jerusalemgo inguru arabiarrean etxebizitzak eraikitzeko duen asmoa eta "lasaitasunez jokatzea" eskatu die bi aldeei, "ekintza probokatzaileak" albora ditzatela, alegia.

"Nazioarteak ez ditu onartuko edozein aldeetako batek bere kasa egiten dituen ekintzak", azpimarratu dute adierazpenean.

Laukoteak babesa helarazi dio Palestinako Aginte Nazionalari Estatua eraikitzeko helburuarekin, eta inguruko herrialdeei eta nazioarteari helburuarekin bat egiteko deia egin die.

Moskura bertaratu diren agintariak kezkatuta agertu dira Gazako Eremuak bizi duen egoerarekin eta giza-eskubideen urraketarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea