Mundua -

AEB

Obamak osasun erreforma onartzera bultzatu ditu demokratak

"Herri estatubatuarrarengandik egin dezagun", adierazi du AEBetako presidenteak. Demokrata batzuek dirua abortuak egiteko erabiliko ez dutela bermatzea nahi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak osasun erreformari baietza ematera bultzatu ditu biltzarkide demokratak.

Obama AEBetako Kongresuan egon da hitzaldi bat emateko. "Ez ezazue nigatik egin. Ez ezazue Alderdi Demokratarengatik egin. Herri estatubatuarrarengatik egin ezazue", adierazi du.

Oposizio errepublikarrak ezetz esango dionez, demokratek beharrezkoak dituzten 216 boto eskuratu behar dituzte haien kideen artean.

Biltzarkide demokratak katoliko talde batek botoa emateko dirua abortuak egiteko erabiliko ez dutela bermatzea nahi dute.

Agintari demokratek argi du igandean emaitza baiezkoa izango dela. Steny Hoyer Ganberako gehiengo demokrataren buruzagiaren arabera, "botoak ditugulakoan gaude guztiz ziur ".

Biltzarkideek bi lege proiektu bozkatuko dituzte Ganberan igandean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea