Mundua -
Bigarren itzulia
Ezkerrak Sarkozy garaitu du eskualde hauteskundeetan
Lehenengo itzulian, boto-emaileek Nicolas Sarkozy presidentearen UMP alderdia zigortu egin zuten, baina egunaren benetako protagonista abstentzioa izan zen, %53koa izan baitzen.
Erredakzioa
UPMk, Nicolas Sarkozy presidentearen alderdiak, "ezkerrak hausteskundeak irabazi dituela" onartu du.
Martine Aubry alderdi sozialistako lehenengo idazkariak adierazi duenez, bere alderdiak "aurrekarirk gabeko garaipena" lortu du bigarren biran.
Frantzian hauteskunde erregionalen bigarren itzuli eguna izan dute gaur. Aurreko asteko itzulian, boto-emaileek Nicolas Sarkozy presidentearen UMP alderdia zigortu egin zuten eta izan daiteke gaur ere erdi-eskumako alderdiak emaitza txarrak izatea.
Alderdi Sozialista (PS) ezkerreko alderdien buru da eta izan daiteke Kontseilu Erregional guztiak (22 Frantzian eta 4 itsasoz bestealdeko kolonietan) lortzea.
Bigarren itzulian zerrenda bateratuak aurkeztuko dituzte Alderdi Sozialistak eta Europe Ecologie alderdiak.
Parte-hartzea
Eguerdirako, hautesleen % 43,7ak eman du botoa, joan den asteko lehenengo itzulian izandako abstentzio baino gehiago. Izan ere, lehenengo itzulian, eguerdian, partehartzea % 16,07 zen.
Frantziako Barne Ministerioak parte-hartzearen datu hori eman du hauteslekuak zabaldu eta lau ordu pasa direnean.
2004ko hauteskunde erregionaletako ordu berean bozkatzeko eskubidea zuten biztanleen % 16,55ak eman zuen botoa.
% 53,6ko abstentzioa lehenengo itzulian
Hauteskundeen lehenengo itzulian, boto-emaileek Nicolas Sarkozy presidentearen UMP alderdia zigortu egin zuten, baina egunaren benetako protagonista abstentzioa izan zen, %53koa izan baitzen.
Bigarren itzulian zerrenda bateratuak aurkeztuko dituzte Alderdi Sozialistak eta Europe Ecologie alderdiak.
Hautestontziak 18:00etan (17:00 GMT) itxiko dira, hiri handienetan 20:00etan (19:00 GMT) itxiko dituzten arren.
Ordu horretatik aurrera ezagutuko dira lehenengo emaitzak.
Iparraldeko datuak
Iparralden hiru zerrenda lehiatuko dira: Alain Rousset sozialistarena (12 urte daramate gobernuan Europe Ecologie alderdiarekin batera), Xavier Darcosen zerrenda (Nicolas Sarkozyren UMPkoa) eta Jean Lassallerena, estatu mailan François Bayrouk buru den Moden alderdikoa.
Sozialistak Iparraldean ere izan dira garaile. Hain zuzen ere, botoen %25 lortu dituzte Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Atzean UMP (%23), Forces Aquitanie (%16) eta Europe Ecologie (%11,85).