Mundua -
Afganistan
Heraten jazo den zibil baten heriotza ikertzen ari da Defentsa
Defentsako Estatu Nagusiak zabaldu duen ikerketaren arabera, heriotza "ustekabeko tiroketa baten" ondorioa izan daiteke.
Erredakzioa
Defentsako Estatu Nagusiak Heratik (Afganistan) hurbil ustekabean hil den zibil baten heriotza ikertzen ari da. Ustez, lekuko batzuen arabera, heriotza "ISAFeko (Segurtsaunerako Nazioarteko Laguntza Indarra) konboi bat pasatu zen unean jazo zen".
Defentsa Ministerioak adierazi duenez, larunbatean izan zuten ustekabeko heriotzaren berri eta "Espainiak dituen bi OMLTren batek leku horretatik ibili zela frogatu zen".
Konboia Afganistaneko Armada trebatzeko lanak egiten ari zen eta ez zen "espainiar militarrek indarra erabiltzeko gertakaririk jazo, hiru auto eta motorrekin talkak egon ziren arren."
Defentsako Estatu Nagusiak zabaldu duen ikerketaren arabera, heriotza "ustekabeko tiroketa baten" ondorioa izan daiteke. Izan ere, operazioen koadernoan agertzen denez, konboiaren tiratzailea zorabiatu egin zen eta litekeena da une horretan, ustekabean, tiroketa hasi izatea.