Mundua -

Mezu berri bat

Estatubatuarrak hiltzeko mehatxua egin du Osama Bin Ladenek

Al Kaidako buruzagiak ohartarazi duenez, AEBek 2001eko irailaren 11ko atentatuen ustezko burua exekutatzen badu, estatubatuarrak hiltzeko agindua emango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osama Bin Ladenek mehatxu berri bat egin du: Al Kaidaren esku erortzen diren estatubatuarrak hilko dituela agindu du, baldin eta AEBek 2001eko irailaren 11ko atentatuen ustezko burua, Jaled Shaij Mohamed, exekutatzea erabakitzen badu.

"Etxe Zuriak exekuziorako desioa agertu du. AEBek erabaki hori hartzen duten egunean, gure esku dauden zuen naziotasuneko guztiak exekutatzeko erabakia ere hartuko du", adierazi du ahozko mezu batean.

Al Kaidako buruzagiaren ustez, Barack Obama George W. Bushen urrats berdinak jarraitzen ari da "afera garrantzitsu askotan", eta Afganistango egoera edota Al Kaidako presoen baldintzak jarri ditu adibide moduan. Bin Ladenek nabarmendu du estatubatuarrak seguru sentitzen direla tartea ozeano bat dagoelako, "baina 2001eko irailaren 11an eraso izugarri bat jasan zuten", ohartarazi du. Une honetan ez omen dago estatubatuarrik Al Kaidaren esku. Egun, bahituta daudenak europarrak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea