Mundua -

Ezbeharra

Lagun bat hil da Herbehereetan izandako tren istripu batean

Beste pertona bat larri zauritu da. Dalfsen herrian jazo da istripua, Amsterdametik 120 bat km-ra.

Larrialdi zerbitzuak istripua jazo den tokian. EFE
Larrialdi zerbitzuak istripua jazo den tokian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil eta beste bat larri zauritu da gaur Dalfsen herrian (Herbehereak) izandako tren istripu batean, Han Noten herriko alkateak ANP albiste agentziari baieztatu dionez.

Ezbeharra Dalfsenen jazo da, Amsterdametik 120 bat kilometrora dagoen herrian.

Trenak plataforma baten kontra jo du goizean, errailetatik atera ostean. Oraingoz, ez dakite zenbat lagun zihoazen barruan, baina alkateak esan du ez zirela asko.

Lehen informazioen arabera, hildakoa trenaren gidaria da, eta zauritutakoa, bidaiarietako bat.

Zwolle-Emmen herrien arteko ibilbidea egiten zuen trenak, eta RTV Oost telebistaren arabera, bost bidaiari zeramatzan. Istripua jazo eta gero, trenaren hiru bagoi inguruko landa batean geratu dira barreiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Herbehereak albisteak Albisteak