Mundua -

Human Rights Watch

Gerrillak Kongon 321 zibil hil zituela salatu dute

Hilketak 2009ko abenduan jazo ziren baina hilabete batzuk pasa zirenean eman zuten horren berri. Human Right Watchen ustez, gerrilla mehatxu bat izaten jarraitzen duela adierazten du horrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ugandako Jaunaren Erresistentzia Armadak (LRA ingelesez), 321 zibil hil zituen gutxienez, lau egunetan Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-ekialdean, Human Rights Watchek bere webgunean argitaratutako txosten baten arabera.

Hilketak Makombon jazo ziren, antza Ugandako errebeldeak 250 lagun bahitu zituzten, horietako 80 umeak, adierazi du Anneke Van Woudenbergek, Human Rights Watchen ikerlaria Kongon.

"Makomboko Jaunaren Erresistentzia Armadak 23 urtetan egindako sarraskirik txarrenetarikoa izan da, eta, horrela izan arren, ez zen sarraskiaren berri eman hainbat hilabete pasatu arte". Van Woudenbergen arabera, gerrilla mehatxu bat izaten jarraitzen duela adierazten du horrek.

Ugandak errebeldeen atzetik ibiltzeko akordioak sinatu ditu hurbileko hainbat herrialdeekin.

Human Rights Watchen txostenak 67 orrialde ditu eta Makomboko sarraskiaren inguruko lehenengo dokumentua da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea