Mundua -
Ezusteko bidaia
Obamak Afganistan bisitatu du presidente gisa lehen aldiz
AEBetako presidenteak ustelkeriaren kontrako neurriak indartzeko eskatu dio Hamid Karzai Afganistango presidenteari. 11 lagun hil egin dira eztanden ondorioz herrialdean.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak ezusteko bisita egin du Afganistanen. Bertan, Hamid Karzai presidentearekin, bere Gobernuarekin eta soldadu estatubatuarrekin bildu da.
Afganistanen AEBetako presidente gisa egin duen lehenengo bisita da. Bidaia horrekin gerraren garapenaren datuak jaso izan ditu, ISAFeko komandantearen hitzetatik.
Karzairekin egin duen elkarrizketan, ustelkeria eta droga trafikoa ekiditeko neurriak indartzea eskatu dio, talibanei aurre egiteko herrialdearen hegoaldean egingo dituzten operazioez gain.
11 hildako
Hamaika zibil hil egin dira Afganistanen leherketen ondorioz.
Haietatik bost haurrak dira eta mina baten ondorioz hil dira.