Mundua -
Euriteen ondorioz
Machu Pichu zabalik da, bi hilabetez itxita egon ondoren
Urtarrilean, 4.000 bat turista helikopteroz atera behar izan zituzten, euriteen ondorioz. Galera ekonomiko handiak izan ditu Peruk.
Machu Pichu-ko gotorlekua berriro zabaldu dute gaur Perun, urte hasierako euriteen ondoren jasandako kalte handiak konpondu ondoren.
Orduan, 4.000 bat turista helikopteroz atera behar izan zituzten. Euriteen ondorioz, lur jauziak izan ziren aurtengo urtarrilean.
Ordutik, hiria itxita egon da, kalteak konpondu bitarteak. Ondorioz, galera eknomikoak handiak izan dira Perurentzat.
Izan ere, Peruk urtero turismoari esker lortzen dituen irabazien erdiak Machu Pichuri esker lortzen ditu.
Susan Sarandon aktorea inaugurazioan izan da. Egunero 2.000 bat lagunek Machu Pichu bisitatzen dute Perun.