Mundua -

Segurtasun nuklearra

Iranen aurkako zigorrei aritu dira Obama eta Jintao, telefonoz

Horrez gain, Taiwan eta Tibet-en egoerei buruz ere hitz egin dute. Txina "terrorismo nuklearraren aurka" dagoela esan dio Jintaok Obamari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hu Jintao Txinako presidenteak eta Barack Obama AEBetako buruak telefono bidezko hizketaldia egin dute gaur goizean, bi herrien arteko erlazioak indartzeko, eta Iranek jasan ditzakeen zigor berriak aztertzeko.

Txinako Kanpo Arazoetarako Ministerioak jakinarazi duenez, solasaldian Txinak segurtasun nuklearraren gaiari "garrantzi handia" emango diola esan dio Jintaok Obamari. "Terrorismo nuklearraren aurka gaude, eta segurtasun nuklearraren gaian nazioarteko esfortzuak handitu behar direla uste dugu", azpimarratu du. Asteazkenean, Irani ezarri beharreko zigor berriak aztertzeko bileretan parte hartuko zuela iragarri zuen Txinak. Gaurko hizketaldian Tibet-en bizi den egoeraz eta Taiwán buruz ere aritu dira Obama eta Jintao. Bi gai hauekin, Estatu Batuen eta Txinaren arteko tentsioa nabarmen handitu da azken hilabeteetan (batez ere, Dalai Lamarekin Obamak egindako bilera eta gero edota AEBek Taiwani saldutako armengatik).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea