Mundua -

Ekialde Ertaina

Israelek Gaza berriro erasoz gero garesti ordainduko du, dio Iranek

"Ez ezazue Gaza erasotzearen akatsa berriro egin", adierazi du Ahmadineyad Irango presidenteak. Iranen ustez, Israel "okupaziozko erreginen sionista" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Ahmadineyad Irango presidenteak ohartarazi duenez, Gaza berriro erasoz gero garesti ordainduko dute Israelek eta "erregimen sionista babesten duten harroputzek".

"Ez ezazue berriro Gaza erasotzearen akatsa egin, garesti ordainduko baituzue", adierazi du Irango presidenteak. Iranek ez du Israelgo Estatua onartzen eta "okupaziozko erregimen sionista" dela dio.

Irango agintariak Teheranentzat "baketsuak" diren ekintza nuklearren inguruan Mendebaldeko herrialdeen jarrera kritikatu du.

"Gezurretan ari dira. Iranek bonba atomikoak sortzeko asmoa duela diote eta haiek dira bonba atomikoak dituztena", azpimarratu du.

AEB, Britainia Handia, Frantzia, Alemania edo Israel bezalako herrialdeek helburu militarrak dituen programa nuklearra martxan duela leporatu diote Irani. Teheranek akusazioak ukatu egiten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea