Mundua -
Irak
Hamarka hildako enbaxaden kontra egindako hiru atentatutan Bagdaden
41 lagun hil egin dira eta 224 zauritu egin dira erasoetan. Espainiako enbaxadak "hainbat kalte material" izan ditu leherketa batek eraginda.
Erredakzioa
Gutxienez 41 lagun hil egin dira eta beste 224 zauritu dira Bagdad (Irak) erdigunean auto-bonbekin enbaxaden kontra egindako hiru atentatutan.
Bi atentatu hiriburuko erdigune-mendebalde inguruan izan dira, Alemaniako eta Egiptoko enbaxadetatik hurbil. Suizida batek bere autoarekin hormigoi hesi baten kontra jo du eta ondorengo leherketak hiru metroko sakonerako zulo bat sortu du kalean.
Alemaniako enbaxadatik hurbil Espainiako delegazio diplomatikoa dago, eta "kalte material handiak" jasan ditu, baina ez da biktimarik izan.
Hirugarren leherketa Irango enbaxada ondoan izan da, 30 auto hautsiz. "Enbaxadako segurtasun guardia asko hil dira edo zauritu dira", adierazi du lekuko batek.
Segurtasun indarrek laugarren auto-bonba bat desaktibatzea lortu dute hiriburuaren erdigunean eta ustezko suizida atxilotu egin dute.