Mundua -

Atentatua

73 polizia hil egin dira matxinatu maoisten eskutan Indian

Aste honetako bigarren atentatua da, eta azken urteetako hilgarriena. Matxinatuek atentatuak areagotu egin dituzte Poliziak erasora jo zuenetik Indiako zenbait estatutan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

73 Polizia agente hil egin dira matxinatu maoisten eraso batean, Indian.

Agintarien arabera hildakoen kopurua handitu daiteke hurrengo orduetan. Aste honetako bigarren atentatua da, azken urteetako erasorik hilgarriena.

Iragan igandean, matxinatu maoistek mina bat jarri zuten eta 10 polizia hil egin zituzten Orissa Estatuan, herrialdearen ekialdean.

Maoistak oso aktiboak dira herrialdeko hazkunde ekonomikoak gutxien hobetu dituen eskualdeetan, eta haien influentzia handitu dute ekialdean, erdialdean eta hegoaldean. Manmohan Singh lehen ministro indiarraren arabera, maoistak oso mehatxu larria dira herrialdearen barneko segurtasunerako.

Matxinatu maoistek areagotu egin dituzte atentatuak iragan urtearen amaieran Poliziak erasora jo zuenetik zenbait Estatu indiarretan. Agintarien ustez, hainbat hamarkadetan lehen aldiz eraso horrek ahuldu egin ditu matxinatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea