Mundua -

Indonesia

7,7 graduko lurrikara bat jazo da Sumatra uhartean

Badirudi ez dela hildakorik izan, baina herritarren artean izu handia zabaldu da. Izan ere, 2004an tsunami batek 226.000 pertsona hil zituen leku berean jazo da dardara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 7,7 graduko lurrikara batek Sumatra uhartea (Indonesia) astindu du gaur goizaldean, hau da, 2004ko tsunamiak suntsituta utzi zuen lurralde berean.

Irwandi Yusuf Acehko probintziako gobernadorearen hitzetan, egoera "kontrolpean" dago, eta momentuz, ez dute "hildakoren" ezta "kalte material handien" berririk ere. Baina, gutxienez 12 pertsona ospitaleratu dituzte, horietako lau larri daude.

Ehunka eraikinetan kalteak eragin ditu lurrikarak eta Medan y Banda Aceh, probintzietako hiriburuak, eta nekazal gune zabalak argirik gabe geratu dira.

AEBetako Institutu Geologikoak (USGS) informatu duenez, dardara 22:15etan jazo da (Euskadiko ordua), Acehren kostaldearen aurrez aurre, Sumatrako ipar-mendebaldean, 31 kilometroko sakoneran.

Epizentroa Medan herritik 235 kilometro hego-mendebaldera eta Kuala Lumpurretik 525 kilometro mendebaldera izan da.

Hasiera batean Indonesiak, Thailandiak eta Malasiak tsunami alerta piztu bazuten ere, bertan behera utzi dute jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea