Mundua -

Brasil

Epaileak baliogabe utzi du Lularen izendapena

Grabazio batzuek agerian utzi dute Rousseff presidenteak Lulari babes juridiko berezia emateko izendatu duela ministro.

Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. EFE
Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. EFE
Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lula da Silva Brasilgo presidente ohiak Presidentzia ministro karguaren zina egin du gaur, baina Brasiliako epaile batek baliogabe utzi du izendapena, behin-behinean.

Itagiba Catta Preta Neto epaileak ebatzi duenez, baliteke Dilma Rousseff presidenteak delitua egin izana. Izan ere, orain, Lulak Polizian, Fiskaltzan eta aginte judizialean esku hartzeko ahalmena izango du, justiziak horren aurkako ikerketa abiatu duen arren.

Hori horrela, oposizioak salaketa aurkeztu zuen, eta epaileak arrazoia eman die.

Ebazpenaren arabera, baliteke Rousseffek delitua egin izana, legeak debekatu egiten baitio Errepublikako presidenteari administrazio publikoaren "zintzotasuna"ren aurka egitea.

Bestalde, Diputatuen Ganberak berriz abiatu ditu Rousseffi epaiketa politikoa egiteko izapideak, atzo grabazio polemiko batzuk publikatu ostean.

Horietan, uler daiteke presidenteak Lulari babes juridiko berezia emateko izendatu duela ministro, horren aurkako ikerketa oztopatzeko helburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak