Mundua -

Sinadura Pragan

AEBek eta Errusiak arma nuklearrak murriztea adostu dute

Bi presidenteek Kirgizistaneko krisia, Iraneko programa nuklearra eta Afganistaneko gerra izan dute mintzagai, besteak beste, eta misilen aurkako defentsan negoziatzea adostu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBtako presidenteak eta Dimitri Medvedev Errusiako presidenteak arma nuklearrak murrizteko hitzarmena sinatu dute. Akordio horren arabera, bi herrialdeek, zazpi urteko epean misil buru nuklearrak 1.500era arte murriztu beharko dituzte.

Pragako gazteluko Espainiako Aretoan izandako ekitaldian sinatu dute hitzarmena agintari biek. Horren arabera, misil buru atomiko horien jaurtiketa bektoreak 800etara mugatuta daude eta orain, herrialde biek parlamentuetan berretsi beharko dute murrizketa hori.

Horretaz gain, bi presidenteak Kirguizistaneko krisiaren inguruan, Iraneko programa nuklearraren inguruan eta Afganistaneko gerraren inguruan mintzatu dira, besteak beste, eta misilen aurkako defentsan negoziatzea adostu dute.

Barack Obamak hitzarmena sinatzerakoan adierazi duenez, akordio honen bidez, bi herrialdeen arteko "banaketarekin" amaitu dute.

Horretaz gain, Ipar Korea eta Iranen programa nuklearren kontrako abisua eman du Obamak eta "Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunaren kontrako ekintzarik ez ditugu onartuko" esan du estatubatuar presidenteak.

Bestalde, Errusiak aldebateko deklarazioa egin du hitzarmenean, akordioa bertan behera uzteko eskubidea gordez, estatubatuar Errusiaren kontrako mehatxua bihurtzen baldin bada.

Estatubatuar Senatua

Etxe Zuriak estatubatuar Senatuak arma nuklearrak murrizteko hitzarmena berrestea espero du.

Robert Gibbs Etxe Zuriaren bozeramaileak adierazi duenez, Senatuak hitzarmena 2010 urtea amaitu baino lehen berrestea espero dute, indarrean sartzeko Senatuaren onespena ezinbestekoa delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea