Mundua -

Terrorismoa

Bruselako atentatuetan parte hartu zuen laugarren laguna, atxilotuta

Fayçal Cheffou ostegunean atxilotu zuen poliziak, Bruselako hainbat gunetan egin zuen operazio handiaren barruan.

Fayçal Cheffou, Bruselako atentatuetako laugarren egilea, Belgikako hedabideen arabera. EFE
Fayçal Cheffou, Bruselako atentatuetako laugarren egilea, Belgikako hedabideen arabera. EFE
Hedabideek diote kazetari bat dela aireportuko hirugarren erasotzailea

1:27

Agnetziak| Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Fiskaltzak terrorismoa egotzi dio ofizialki Fayçal Cheffou-ri, joan zen asteartean 31 pertsona hil eta 300 pertsona baino gehiago zauritu zituzten atentatuetan parte hartzeagatik. Hala eman du jakitera ohar baten bidez. Gauzak horrela, Belgikako komunikabideen arabera, aireportuko atentatuan nahasita egon ziren hiru susmagarriak agertzen diren argazkian kapela beltza jantzita zeramana izango litzateke.

Fayçal Cheffou ostegunean atxilotu zuen poliziak, Bruselako hainbat gunetan egin zuen operazio handiaren barruan, eta, terrorismo bidezko erailketak egitea, terrorismo bidezko erailketak egitea saiatzea eta banda terroristan parte-hartzea leporatzen diote.

Ustez, "kapeladun gizona"

Belgikako Polizia sinetsita dago Cheffou dela Bruselako aireportuko segurtasun-kameretako irudietan bere buruaz beste egin zuten terroristekin batera azaltzen den "kapeladun gizona".

Astearte goizean erabili zuen taxiko gidariak identifikatu zuen Fayçal Cheffou, eta poliziak Belgikako Fiskaltzaren aurrean, Brusela erdigunean, aparkatuta zegoen auto baten barruan atxilotu zuen.

Atentatu saiakera Frantzian

Belgikako Fiskaltzak baieztatu egin du Reda Kriket dela ostiralean Frantziako Argenteuil herrian atxilotuta zuten pertsonaren nortasuna. Frantzian egin behar zen atentatu-saiakera batekin lotura izatea leporatzen diote.

Pariseko kanpoaldean dagoen Kriketen apartamentuan arma astunak eta lehergailuak aurkitu zituzten; ikerlariek, horrenbestez, uste dute laster egitekoa zela atentaturen bat.

Operazio horren ondorioz, Rabah N. ere atxilotu zuten (hasiera batean Salah A. izenarekin ezagutzera eman zena prentsaurrekoan).

Azkenik, atzo Bruselako geltoki batean segurtasun-indarrek zauritu zuten gizona Abderamane A. dela adierazi du Fiskaltzak, eta atxilotuta jarraituko du beste 24 orduz.

Hildakoen arteko 24 identifikatu dituzte

Aireportuan eta metro geltokian izandako atentatuen eraginez, gutxienez 31 pertsona hil ziren eta 300 pertsona baino gehiagok zauriak izan zituzten, oraindik behin betikoak diren datuen arabera.

Hil ziren pertsonen artean, dagoeneko 24 identifikatu ahal izan dituzte, Bruselako bozeramaileak adierazi duenez. Zaurituen artea, berriz, 101 oraindik ospitaleetan segitzen dute, horietako 23 zainketa intentsiboetan.

Orain arte ezagutzen diren hildakoak hamaika herrialde desberdinetakoak dira: Belgika, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Holanda, Peru, Maroko, Txina, Italia, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia) . Zendutakoen artean espainiar nazionalitatea duen emakumezko bat dago, 29 urteko Jennifer Scintu Waetzmann. Espainiar nazionalitateaz gain, italiarra eta alemaniarra ere bazituen.

Zentral nuklear bateko segurtasun agentea erailik

Bestalde, Belgikako Fiskaltzak ukatu egin du Charleroiko (Belgika) zentral nuklearrean lan egiten zuen segurtasun-langile baten erailketak zerikusia duenik Bruselan gertatutako atentatuekin, VTM kate publikoak jakitera eman duenez.

 

Fiskaltzak zehaztu duenaren arabera, gurdiak ez zuen Fleuruseko zentral nuklearrean lan egiten zuzenean, eta ezeztatu egin du instalazioetara sartzeko bere txartela desagertu egin denik, hasiera batean adierazi zen bezala.

Biharko martxak bertan behera

Jan Jambon Belgikako barne ministroak eta Yvan Mayeur Bruselako alkateak atentatuen biktimen omenez biharko deituta zeuden dolu-martxak bertan behera gera daitezela eskatu dute.

"Poliziaren lehentasuna ikerketa egitea denez, bihar manifestaziorik ez egitea eskatzen dugu", adierazi dute prentsaurrekoan, eta hala jaso du Le Soir egunkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Brusela bideoak Belgika argazkiak Jihadismoa hoy Albisteak