Mundua -
Guantanamo
Guantanamon preso errugabeak zeudela bazekien Bushek
Colin Powell AEBetako Estatu idazkari ohiaren koronel aholkulari baten adierazpenen arabera, 2002an Guantanamon sartu zituzten 742 presoetatik gehienak erabat errugabeak ziren.
Erredakzioa
Colin Powell AEBetako Estatu idazkari ohiaren koronel aholkularia zena Lawrence Wilkersonek sinatu du agiria. Guantanamon preso egondako Al Kaidako ustezko kide baten salaketa laguntzeko egindako adierazpenak dira Wilkersonenak.
Bushen Gobernuko (2001-2009) goi-kargu batek idatziz egiten dituen lehen adierazpenak dira hauek. Bere hitzetan, Washingtonek hainbat preso izan zituen Cubako uhartean, terroristak ez zirela jakinda.
Wilkersonen esanetan, Irakeko guda eta terrorismoaren aurkako estrategia kaltzeko beldur ziren agintariak.
2002an Guantanamon sartu zituzten 742 presoetatik gehienak erabat errugabeak zirela ziur zegoen Etxe Zuria, Wilkersonek dioenez.
Rubalcaba
Bestalde, datozen egunetan edo asteetan Guantanamoko espetxetik "beste presoren bat" Espainiara ekartzeko aukera dagoela adierazi du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak eta Espainiak eta Europar Batasunak AEBei kartzela ixten lagunduko diotela errepikatu du.