Mundua -
Corkeko kostaldea
Galiziako arrantza-ontzi bat atxiki dute Irlandan
Irlandako Itsas Zerbitzuak azaldu duenez, ustez legez kanpoko arrantza-aparailuak eramateagatik atxilotu dute.
Erredakzioa
Minchos Septimo Galiziako arrantza-ontzia atxiki du gaur Irlandako Itsas Armadak, Corkeko kostaldetik (Irlandako hegoaldea) hegoaldera, 160 bat kilometrora, ustez legez kanpoko arrantza-aparailuak zeramatzalako, bozeramaile batek jakitera eman duenez.
12 tripulatzaileko itsasontziak eguerdia baino lehen atxiki dute LE Niamh ontziak egindako ohiko azterketa batean susmagarritzat jo ostean, Patrick O''Connor Irlandako Itsas Zerbitzuko kapitainak azaldu duenez.
Arrantzan erabilitako aparailuak ustez legez kanpokoak direla zehaztu du kapitainak.
Ondoren, Minchos Septimo arrantza ontzia Castletown Berera (uharteko hegoaldean) eraman eta Poliziaren eskuetan utzi dute ikerketarekin jarraitzeko.