Mundua -
Enyele etnia
Kongon medikua bahituta dagoela baieztatu du Gobernu zentralak
Kanpo Misterioak berretsi du Mario Zarza Kongon oporretan zegoen medikuaren bahiketa. Zarzaren lagun batek azaldu digunez, medikuak gunea era bat ezagutzen zuen eta guztiz implikatuta zegoen.
Erredakzioa
Kanpo Arazoetako Ministerioak konfirmatu du Mario Zarza mediku espainolaren bahiketa. Dirudienez, Zarza oporretan zegoen Kongoko Errepublika Demokratikoan bahitu zutenean.
Kanpo Ministerioak Kongoko agintariekin harremanetan jarri da "kasu hauetan hartu behar diren neurririk egokienak hartzen hasteko", Ministerioak berak azaldu duenez.
Kongoko Gobernuaren arabera, Espainiako medikua enyele etniako matxinoek bahitu dute Mbandaka hiriari (Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-mendebaldeko hiria) eraso egin diotenean.
Antza, matxinoek medikua harrapatu dute Kongo ibaia ontzi batean zeharkatzen zegoelarik.