Mundua -

ERRESKATEA

Italiako Kostaldeko Guardiak 750 etorkin baino gehiago salbatu ditu

Kostaldeko Guardiak 753 etorkin salbatu zituen atzo, eta 627 igandean, Libiako kostaldetik gertu. Urtea hasi zenetik, 14.500 etorkin heldu dira Libiatik Italiara.

Bi egunetan ia 1.400 pertsona erreskatatu dituzte Libiako kostaldean. Argazkia: @guardiacostiera
Bi egunetan ia 1.400 pertsona erreskatatu dituzte Libiako kostaldean. Argazkia: @guardiacostiera
Bi egunetan ia 1.400 pertsona erreskatatu dituzte Libiako kostaldean. Argazkia: @guardiacostiera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Kostaldeko Guardiak astelehen honetan adierazi duenez, 750 etorkin baino gehiago erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan, Libiako kostaldetik gertu. Hortaz, azken bi egunetan ia 1.400 pertsona erreskatatu dituzte.

Atzo, Kostaldeko Guardiak 752 etorkin erreskatatu zituen orotara, eta igandean, 627. Twitter kontuaren bidez azaldu dutenez, etorkin guztiak Libiako kostaldetik gertu salbatu zituzten.

Errefuxiatuentzako Nazio Batuen goi mandatariak (ACNUR) aurreko astean baieztatu zuenez,  urtea hasi zenetik, 14.500 etorkin heldu dira Libiatik Italiara. 2015eko epealdi bereko datuekin alderatuta, aurten etorkinen iritsierak % 42,5 hazi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak