Mundua -
Adierazpenak
Urkullu: "Posiblea da Gobernua ETAri tenperatura hartzen aritzea"
Euskadi Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, protesta-pankartaren atzean jarriko da bera, baldin eta gai politikoak jorratzen baditu Zapateroren Gobernuak ETArekin.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu Euskadi Buru Batzarreko presidenteak Espainiako Gobernua ETAri "tenperatura hartzen" ari dela, era zuzenean edo zeharka, susmatzen duela adierazi du. Euskadi Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, protesta-pankartaren atzean jarriko da bera, baldin eta gai politikoak jorratzen baditu Zapateroren Gobernuak ETArekin.
Urkulluren ustez, litekeena da Batasuna hurrengo udal-hauteskundeetan ez egotea, bai ordea hauteskunde orokorretan. PPk eta PSOEk EAJ alde batera uzteko estrategiaren barruan kokatu du jeltzaleak aukera hau. Horregatik, biolentzia behin betiko alde batera uztea eskatu dio ETAri eta ezker abertzaleari Euskadiko udal eta foru hauteskundeetan eta Nafarroan hauteskunde autonomikoetan egotea eskatu dio, euren "azken aukeraren aurrean" daudelako.
Bestalde, Frantziako poliziaren "atentatua eta hilketarekin" aukera hori egon dela gogorarazi du Urkulluk eta "iraingarritzat" hartu du hori "ezbeharra" izan zela esateak.
Mayor Orejaren adierazpenak
Jaime Mayor Orejak ETA eta Gobernua negoziatzen ari zirela adierazi zuen eta horren harira jeltzalearen esanetan, "Mayor Oreja Barne ministroa izan da eta hori esateko arriskua hartzeko iturri onak izango ditu".
Halaber, "frograk baditu mahai gainean jar ditzala" eskatu du Urkulluk, oso kontuzko gaia delako su etenarik gabe negoziatzen aritzea".
"Hitz egitea eta negoziatzea" Euskadi Buru Batzarreko presidenteak "hitz egin eta negoziatzearen" arteko desberdintasuna azpimarratu du eta protesta-pankartaren atzean jarriko dela bera adierazi du, baldin eta gai politikoak jorratzen baditu Zapateroren Gobernuak ETArekin.
Hauteskundeak
Urkulluren esanetan, ez zen arraroa izango "Batasunaren mundua" hauteskunde orokorretara aurkeztea. "Susmo bat besterik ez da baina horrek bake prozesu baten edo ezker abertzalea ETAren aurrean egindako apustuaren ondorio bat" izango zen.