Mundua -
Alkandora gorriak
20 hildako eta 800 zauritu baino gehiago, Bangkokeko istiluetan
Thailandiako Gobernuak manifestazioetan indarkeria ekintza gehiago ez gertatzea bermatzea eskatu die segurtasun indarrei.
Erredakzioa
Gutxienez 20 lagun hil dira eta 800 pertsona baino gehiago zaurituta daude Bangkok hiriburuan Armada eta demokraziaren aldeko eta diktaduraren kontrako (UDD) ''alkandora gorrien'' arteko liskarretan, adierazi du The Nation egunkariak Phetpong Kamchornkijakarn Larrialdietako Zentro Nazionalaren zuzendariak egindako adierazpen batzuen harira. Istiluak atzo jazo ziren, Thailandiako hiriburuko hainbat lekutan, segurtasun indarrek manifestariak sakabanatzen saiatu zirenean. Biktimen artean, lau soldadu eta Reuters agentziarentzat lan egiten duen argarkilari japoniar bat dago.
Thailandiako Gobernuak manifestariak indarkeriazko ekintza gehiagorik ez gertatzea bermatzea eskatu die segurtasun indarrei, Panithan Wattanayakorn gobernuaren bozeramaileak adierazi duenez.
2006 urtetik erbesteratuta dagoen Thaksin Shinawatra Thailandiako lehen ministro ohiak bere jarraitzaileen eta armadako kideen artean sortutako istiluak deitoratu ditu.