Mundua -

Kronika Varsoviatik: Gero eta jende gehiago, kandelak kalean uzten

X. Collados | Berriemaile berezia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandeko mezetan Kaczynski presidentea eta hildako guztiengandik otoitz egin dute gaur Polonian.

Horietako batean milaka eta milaka lagun bildu dira eta, hemen, Varsovian, eguerdian bozina bat entzun da eta ondoren bi minutuko isilunea.

Varsovia hirigunea jendez gainezka zegoen eta errespetu osoz, aktibitatea gelditu eta isilunea jarraitu dute beste milaka eta milaka hiritarrek.

Atzo bezala, kandelak zekartzaten askok Joan Pablo Bigarrenaren monumentua dagoen plazara baita presidentearen jauregiaren aurrera ere. Gero eta jende gehiago dago eta kandelak kalean bertan uzten ari da jendea une honetan, baita elizetan ere.

Poloniako bandera asko, uniformearekin jantzitako beteranoak eta elkartasuna nazionalismoarekin bereizten zaila da gaur hemen, Varsovian.

Lech Kaczynski Poloniako presidentea zenaren gorpua eguerdian iritziko da Varsoviako armadaren aireportura eta jarraian, hiriburuko etorbide eta kale nagusietan zehar eramango dute presidentearen jauregira arte.

Familiak oraindik ez du erabaki bertan hil-kapera irekiko den edo ez eta hileta ofizialak noiz izango diren ere ez da zehaztu oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea