Mundua -

% 5eko interesean

Euroguneak 30.000 milioi euro emango dizkio Greziari

Euroguneak Greziari laguntzeko planaren nondik norakoak zehaztu ditu, baina ez du erreskate plana martxan jarri, besteak beste herrialdeak ez baitu eskatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia eta Finantzen ministroek Greziaren esku 30.000 milioi eurotan baloratutako errekurtso finantzariak jartzea adostu dute. Europako Banku Zentralak mailegu hauek ere finantzatuko ditu. % 5eko interesean, adierazi du Jean-Claude Juncker euroguneko presidenteak.

"Euroguneko herrialdeek onartutako zenbatekoa 30.000 miloi eurokoa izango da lehen urtean. Hurrengo urtetarako kopurua aurrerago erabakiko da, Greziaren egoera ekonomikoaren arabera", azaldu du Junckerrek.

Halaber, Euroguneak Grezia laguntzeko planaren nondik norakoak zehaztu ditu baina ez du erreskate plana martxan jarri, besteak beste Greziak ez duelako eskatu, azpimarratu du Junckerrek.

Estatuek egin beharreko ekarpena Europako Banku Zentralean duten kapitalaren araberakoa izango da. Junckerrek adierazi duenez, Estatu guztiek parte hartuko dute errekuperazio planean. Astelehenean bilera bat egingo dute Bruselasen Atenaseri emango dieten laguntzaren nondik norakoak zehazteko: diru-kopurua, prezioa, egutegia eta baldintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea