Mundua -
Enyele etnia
Kongon bahitutako medikua matxinoen gune batean zegoen
Radio Euskadi-ri egindako adierazpenetan Enrique Criado Espainiak Kongon duen kontsulak azaldu du ez dela inolako harremanik egon bahitzaileen eta agintarien artean.
Erredakzioa
Kongoko agintariek adierazi dutenez, herrialde horretan bahituta dagoen Mario Sarsa mediku espainiarra Makanza herrian, enyele etniak kontrolatutako inguru batean, ikusi zuten bertako biztanleek. Medikuaren senideen arabera Sarsa osasunez ongi dago. Radio Euskadiri egindako adierazpenetan Enrique Criado, Espainiako kontsula Kongon, ez da inolako harremanik egon bahitzaileen eta Kongoko edo Espainiako agintarien artean.
"Gobernu probintzialarekin kudeaketak egiten ari gara medikuaren egoera zein den eta non dagoen jakiteko", azaldu du Criadok.
Bahiketa, baieztatuta
Atzo konfirmatu zuen Kanpo Arazoetako Ministerioak mediku espainolaren bahiketa. Dirudienez, Sarsa oporretan zegoen Kongoko Errepublika Demokratikoan bahitu zutenean.
Kongoko Gobernuaren arabera, Espainiako medikua enyele etniako matxinoek bahitu dute Mbandaka hiriari (Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-mendebaldeko hiria) eraso egin diotenean.
Antza, Kongo ibaia ontzi batean zeharkatzen zegoelarik harrapatu zuten medikua.