Mundua -
Ezbeharra
Gutxienez 10 lagun hil dira Italian gertatutako tren-istripu batean
Beste 20 pertsona zauritu egin dira Merano inguruan, Bolzano probintzian, trena errailetik irten ostean.
Erredakzioa
Gutxienez 10 lagun hil dira eta beste 20 inguru zauritu Merano inguruan, Bolzano probintzian (Italia iparraldea) izandako tren istripu batean. Trena errailetik irten da, dirudienez, luizi baten ondorioz.
Ezbeharra 09:05 aldera gertatu da errail bakarra dagoen ibilbide tarte batean, Italiako hedabideek zabaldu dutenez.
Hasierako hipotesien arabera, luizi batek trenbidea kaltetu du eta horrek eragin du istripua.
Karabinero batek Corriere della Serari adierazi dionez, “bagoi pare bat zituen tren txiki bat” zen eta “ez zeramatzan bidaiari asko”.
Era berean, zehaztu du 20 zaurituetako lau larri daudela eta inguruko ospitaleetara eraman dituztela.
Kaltetutako trenbidea Adigio Altuko eskualdeko modernoenetakoa da eta 2005ean ireki zuten.