Mundua -

Bruselako atentatuak

Bruselako aireportuaren zati bat irekiko dute igandean

Lehen hiru hegaldiak Farora, Atenasera eta Turinera joango dira eta Brussels Airlines konpainiarekin izango dira, hain justu Zaventemeko aireportuko konpainia nagusiena.

Bruselako aireportua Efe
Bruselako aireportua Efe
Bruselako aireportua Efe

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 22ko atentatuak pairatu zituen Bruselako aireportuaren zati bat igandean zabalduko dute, Arnaud Feist aireportuko ordezkariak prentsaurreko batean jakinarazi duenez.

Lehen hiru hegaldiak Farora, Atenasera eta Turinera joango dira eta Brussels Airlines konpainiarekin izango dira, hain justu Zaventemeko aireportuko konpainia nagusiena.

Udako oporren aurretik erabat irekitzea espero dute, "ekainaren amaierarako eta uztailaren hasierarako", adierazi du.

Feistek azaldu duenez, aireportura soilik kotxez edo taxiz joan ahal izango da lehen egunetan eta gainerako garraiobideak hurrengo egunetan hartu ahal izango dira. Aireportura helduko diren ibilgailuei kontrola egingo zaie, Poliziako agintari batek iragarri duenez.

Bidaiariek aparkalekutik izango dute aireportura sartzeko aukera eta metala detektatzeko gailuak eta X izpiak jarriko dituzte bidaiari eta ekipaje guztientzat.

Poliziak aurretik kontrola egingo du bidaiariak eta nortasun agiriak kontrolatzeko.

Fakturazioa hegazkin-konpainietako mostradoreetan egingo da, ondoren bidaiariak beste terminal batera joango dira eta bertan euren eskuko ekipajea eskaneatuko diete, enbarkatu aurretik. Bruselara helduko diren bidaiariek ohiko tokietan jasoko dute euren ekipajea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bruselaseko albisteak gaur Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa