Mundua -

Pennsylvania (AEB)

Bi hildako, 341 bidaiari zeraman tren batek hondeamakina bat jo ostean

Gutxienez bi pertsona hil dira Chester hirian (Pennsylvania), 341 bidaiari zeraman tren batek hondeatzaile baten aurka talka egin ondoren.

Tren baten eta hondeamakina baten arteko istripua Pennsylvanian (AEB). Argazkia: EFE
Tren baten eta hondeamakina baten arteko istripua Pennsylvanian (AEB). Argazkia: EFE
Tren baten eta hondeamakina baten arteko istripua Pennsylvanian (AEB). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil dira Pennsylvaniako Chester hirian, tren batek albo-bide batean zegoen hondeatzaile bat jo eta gero. Hala baieztatu dute polizia-iturriek The Philadelphia Inquirer egunkariari.

Jazoera 07:53ean (bertako ordua) gertatu da, New Yorketik Savannahra ibilia egiten ari zen Amtrak tren. Hasierako informazioen arabera, trenak hondeamakina baten pala jo du; aipatu hondeamakina albo-bide baten zegoen arren, haren palaren zati bat trenbide barruan zegoen.

Kolpeak trena trenbidetik aterarazi du, eta momentuz ez da zaurituen kopurua ezagutzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak