Mundua -

Ikerketa

Bruselako jihadistek Frantzian berriro erasotzeko asmoa zuten

Ikerketan izandako aurrerapenek, Fiskaltza federalak jakitera eman duenez, eragin zuten azkenean jomuga alda zezatela eta erasoa Bruselan egitea.

Ikerketan izandako aurrerapenak eragin zuen jihadisten jomuga aldatzea. Argazkia: EFE.
Ikerketan izandako aurrerapenak eragin zuen jihadisten jomuga aldatzea. Argazkia: EFE.
Parisen atentatu berriak egiteko asmoa zuten Bruselako terroristek

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselako zelula jihadistak Frantzian berriro erasotzeko asmoa zuen, baina ikerketan izandako aurrerapenak eragin zuen, azkenean, jomuga alda zezatela eta atentatuak Bruselan egitea. Hala eman du jakitera Fiskaltza federalak.

"Fiskaltza federalak berresten du nola ikerketako hainbat aldek zehazten duten talde terroristaren helburua Frantzian berriro erasotzea zela", adierazi du, agiri batean, Ministerio publikoak.

Terroristek, dena den, erabaki zuten azkenean Bruselan erasotzea; izan ere, "ikerketak nabarmen egin zuen aurrera", eta terroristak kezkatuta zeuden horregatik.

Abrini, egotzita

Bestalde, Fiskaltzak jakinarazi du instrukzio-epaile batek egotzita dagoela Mohamed Abrini; izan ere, talde terrorista baten jardueretan parte hartzea eta hilketa terroristak egozten dizkio, Bruselan martxoaren 22an izandako atentatuen ikerketaren testuinguruan. Abrini inputatuta dago, halaber, Parisen azaroaren 13an egindako atentatuengatik.

"Terrorismoan espezialitatua den instrukzio-epaileak Mohamed Abrini atxiloketa-agindupean jarri du, Bruselako Metroan eta Zaventem aireportuan egindako erasoen gaineko txostenaren testuinguruan", zehaztu du.

Adierazi dutenez, egotzita dago ondorengo arrazoiengatik: talde terrorista baten jardueretan parte hartzeagatik, hilketa terroristengatik eta hilketa terroristak egiteko saialdiengatik.

Larunbatean, epaileak egotzi zizkion Abriniri jarduera terroristetan parte hartzea eta hilketa terroristak, Parisen azaroaren 13an egindako atentatuengatik.

"Txanoko gizona" dela baieztatu dute

Fiskaltzak baieztatu ere baieztatu du Abrini Brusela-Zaventemeko aireportuko hirugarren terrorista dela, alegia, "txanoko gizona".

Abrinik aitortu du eraso horietan parte hartu zuela; hainbat adituk egin diote zenbait ebaluazio, hori baieztatzeko.

Gainera, esan du zeraman jaka paperontzi batera bota zuela, eta txanoa saldu zuela.

Pariseko atentatuek 130 hildako eragin zituen; Bruselakoek, aldiz, 32.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Bruselako albisteak gaur Belgika Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Gaurko azken orduko albistea