Mundua -

Peruko hauteskundeak

Keiko Fujimorik irabazi du Perun, baina bigarren itzulia izango da

Lehen itzulian lortutako garaipenak eta inkestek bere alderdiari Kongresuan ematen dioten gehiengo zabalak perutarren adiskidetzeko borondatea adierazten dutela esan du Fujimorik.

La candidata presidencial peruana Keiko Fujimori. Foto: EFE
La candidata presidencial peruana Keiko Fujimori. Foto: EFE
Keiko Fujimorik botoen %39,4 eskuratu ditu

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Keiko Fujimori presidentegaiak irabazi ditu Perun egindako hauteskundeak, botoen % 38,04 lortuta, Hauteskunde Prozesuen Bulego Nazionak (ONPE) gaur jakitera eman duenez.

Hala ere, bigarren itzulia izango da ekainaren 5ean; izan ere, Fujimorik ez ditu bozen % 50 lortu, eta bigarren tokian geratu den hautagaiaren aurka lehiatuko da bigarren itzulian.

Pedro Pablo Kuczynski ministro ohiak bozen % 25,48 eskuratu ditu, eta Veronika Mendoza biltzarkideak, % 16,22, lehen zenbaketaren arabera.

Inkestek aurreratutakoa baieztatu du lehen zenbaketa horrek, baina Kuczynski eta Mendozaren arteko aldea areagotu da.

Hala ere, herrialdearen barnealdeko eta atzerriko botoen zenbaketa ofiziala egiten denean, bi hautagai horien arteko lehia estua izango dela uste dute adituek.

Adiskidetzeko borondatea

Lehen itzulian lortutako garaipenak eta inkestek bere alderdiari Kongresuan ematen dioten gehiengo zabalak perutarren adiskidetzeko borondatea adierazten dutela esan du Fujimorik.

Bigarren itzulia “ideien eta proposamenen lehia izatea espero duela aurreratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Peru albisteak