Mundua -

Manifestazioa

7.000 lagun Bruselan, 'terrorearen eta gorrotoaren' aurka

Manifestariek Belgikako banderak, bakearen eta elkartasunaren aldeko afixak erakutsi dituzte, baita biolentziaren eta muturrekoen kontrakoak ere.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 22an Bruselako hiria kolpatu zuten atentatuen harira Belgikako hiriburuan gaur egin den 'terrorearen eta gorrotoaren' aurkako manifestazioan 7.000 pertsona inguru bildu dira, Poliziaren kalkuluen arabera.

Bruselako burtsa zaharraren parean manifestariek loreak jarri dituzte gertakarietan hil ziren 32 pertsonen eta zauriak izan zituzten 300 lagun baino gehiagoren omenez.

Ibilbidean zehar pertsona gehiagok egin dute bat segurtasun neurri handiak izan dituen manifestazioarekin; hala ere, ez dira nahikoa izan aurreikusten ziren 15.000 parte-hartzaileetara iristeko.

Manifestariek Belgikako banderak, bakearen eta elkartasunaren aldeko afixak erakutsi dituzte, baita biolentziaren eta muturrekoen kontrakoak ere.

Protestarekin bat egin duten musulman talde handi batek muturrekoekin ez alderatzeko eskatu dute, eta atentatuen ostean arrazakeria areago daitekeela ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Brusela Albisteak