Mundua -
Hondamendia Ekuadorren
443 dira Ekuadorreko lurrikararen ondorioz hildako lagunak
4.000 pertsona baino gehiago zaurituta daude, eta 20.000 inguru etxerik gabe geratu dira. Erreskate-taldeak bizirik egon daitezkeen lagunen bila ari dira hondakinen artean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joan den larunbatean Ekuador astindu zuen lurrikararen ondorioz hildako lagunak 443 dira, eta zauritutakoak, 4.027. Gainera, 231 pertsona desagertuta daude. Hala jakinarazi du Ricardo Patiño Ekuadorreko Defentsa ministroak.
Bitartean, erreskate-taldeak lanean ari dira eraikinen hondakinen artean bizirik egon daitezkeen lagunak topatzeko.
Gaur, Quitoko suhiltzaileek hiru pertsona erreskatatu dituzte bizirik, Manta hirian behera etorritako zentro komertzial baten hondakinen artean.
Bestalde, Guiillaume Long Ekuadorreko kantzilerrak azaldu duenez, 20.000 bizilagun inguru etxerik gabe geratu dira.