Mundua -
Smolenkseko ezbeharra
Poloniak Kaczynski presidentearen hileta eguna du gaur
Krakovian egongo zirela baieztatu zituzten estatuburuetako batzuk ezin izango dira hiletan egon Europako aireko espazioa itxi dituen errauts hodeiaren ondorioz.
Erredakzioa
Krakoviak Lech Kaczynski Poloniako presidentearen eta bere emaztearen hileta eguna du gaur. Hiletan egongo zirela baieztatu zituzten estatuburuetako batzuk ezin izango dira bertan egon.
Izan ere, Europako aireko espazioa itxi dituen errauts hodeiaren ondorioz Barack Obama estatubatuar presidentea, Nicolas Sarkosy Frantziako presidentea edo Angela Merkel Alemaniako kantzillerra, beste batzuen artean, ezin izango dira Krakovian egon.
Hasiera batean 98 herrialdetako ordezkariak egongo ziren Poloniako presidentearen hiletan, baina atzo aireko espazioaren egoera zela eta, Krakoviara bidaiatzeko aukera bertan behera geratu zen.
Santa Maria basilikaren aurrean egin da presidentearen eta bere emaztearen omenezko meza.
Hiletaren ostean, Kaczynskitarren gorpuzkiak Krakoviako Wawel Gaztelura eraman eta bertan hilobiratuko dituzte.
Sarkofagoan plaka bat jarriko dute Smolenskeko ezbeharrean hildakoen 96 lagunen izenekin.